top of page

Zer da makur?

jonebengoa20230414_013_edited_edited.jpg

JONE BENGOA

Madrilen antzerki ikasketak Mar Navarro eta Réplika Teatro eskoletan amaitu ostean Ukumbi konpainiaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertan igaro zituen hainbat urte, “El Caso Montenegro” piezarekin. Horrez gain “Pequeño teatro” konpainiarekin titereak ere landu zituen, pieza ezberdinetan parte hartuz. 

Ondoren, Vitoria-Gasteizera bueltatu eta TAE Araban antzerki fisiko irakasle bezala lanean hasi zen, gaur egun arte. Formatzen ere jarraitu zuen Baratza aretoko sorkuntza-laborategian. hainbat kurtso eta intentsibo egin izan ditu: Jesús Noguero, Jorge Gurpegi, Lluis Blat, Espe López, Maite Gebara edo Artedramako laborategian, adibidez.
Parasite kolektiboaren “La balsa de la Medusa”, “Ibili ganbaran” eta “Errota biraka” piezetan parte hartu du. Horrez gain, “Los Rockids” musikalean, baita “Ni una más” edo “Excusatio non petita” filme laburretan ere. . Egun, bere lehenengo bakarkako lana aurkezten du, Kabia, baita “Udaberri Azidoa” Les Bobé Bobé konpainiarekin elkarlean.

GONTZAL URIBE

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu ostean arte eszenikoetan formakuntza ezberdinak uztartu dituen sortzailea da. Haien artean Pablo Ibarluzearen Nazioarteko Eskola, Barakaldoko Antzerki Ikastegia eta Baratzako Laborategi Eszenikoa. Hauetaz gain beste formatzaile, eskola eta ikastaroetan parte hartuz formatu da hala nola, ADEL (Artedrama Euskal Laborategia), Kabia, Espe Lopez, Oier Gillan, Gabriel Chamé eta Oskar Luko. 

 

Gasteizko Tranpola antzerki konpainiaren parte izan da eta bertan sortu eta antzeztu ditu hainbat lan: “Veronica, ella y yo”, “Azken Antzoki Dantza” eta bere bakarkakoa “Prospectus Vitae”. Parasite kolektiboarekin  “La balsa de la Medusa”, “Ibili Ganbaran” eta “Errota Biraka” piezetan parte hartu du. Les Bobé-Bobé konpaniarekin elkar-lanean “Udaberri Azidoa” sortu zuen 2022an.   

g1_edited.jpg
bottom of page